Info
Hernani, gure jaioterria izanda, herri berezia izan da guretzat musikari dagokionez ere. Antolatzaile bezala egindako saioetaz aparte, disko jartzaile paperean jarrita ere, ehundaka saio egin izan ditugu bertan, espazio eta formato desberdinetan. Saio guztiak aipatzea ezinezkoa litzateke (baten bat ahaztuko genuke ziur) baina badira espazio batzuk, oso kuttunak direnak guretzat. Horietako kuttun bat Goiz Argi taberna izan da...

Sukaldeko ateari bizkar emanez, musika saioak sukaldatzeko genuen materialari begira :-)
Apeadero utzi eta Goiz Argi tabernaren ardura hartu zutenean, Patxi eta Txusek oso garbi zuten musikak garrantzia berezia izango zuela bertan. Eraikuntzak, akustika aldetik baldintza oso onak ez bazituen ere, eta goian bizilagunak zeudela kontutan izanda, gure festetan behintzat nahiko soinu kuttuna lortzen genuela esan daiteke. Detalle teknikoen gainetik berriz, onena (beti bezala) bertan sortzen zen giroa zen.

Zigor DZ eta Mik Dirty Vinyl. Festa bat ere ez zuten galtzen :-)
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/JahB-goizargi.jpg)
Jah B, mikroan gustora Che-ren begiradapean :-).
Tarteka mikroa hartzera ausartzen zenik ere bazen. Daddy Jeff (nola ez, saltsa guztietan bidai lagun :-) behin baino gehiagotan, baina baita Raul Black Jiko edo Jah B, adibidez.

Zenbat festa eder gozatu izan ditugu Goiz Argin. Ez ziren oso jendetsuak baina bertaratzen ziren lagunek, gustora aritzen ziren. JArraitzaile fidel batzu ere izaten ziren, Fermin Cuesta eta bikotea (barkatu izena ez gogoratzea), besteak beste. Oso oroitzapen onak ditut bertan egindako guztiaz eta oso eskertuta nago tabernako arduradunek emandako aukeraz, eskeinitako maitasunaz eta pasatako une ederretaz.
2002 DADDY JEFF BIDAILAGUN

Zenbat eta zenbat festa Daddy Jeffekin batera... Musika anaia :-)

Daddy Jeff, Goiz Argin.
INAUTERIAK GOIZ ARGIN
Inauteri garaian gustora aritzen ginen festak antolatzen. Tolosakoetan askotan parte hartu izan degu baina ez pentsa Hernanin gutxiago ginenik :-)

Goiz Argi atarian, famili posean :-)

Zigor afro DZ, Goiz Argiko inauteri gauean. Nire beste musika anaia :-)

Asier rocker, Daddy Jeff, Aritz eta Urko. Ganberroarenak egiten :-)
Besarkada guztiontzat.

